XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Geiengoa, geienak alegia, bizkaitar eta gipuzkoarrak izanik, berezko batasun ori egiten danean, iñori dekretuz euskera motarik ezarri gabe egiten danean, gipuzkera tankerakoa izaten da, zenbait esakizun bizkaitarrekin. Iñoiz ez, orratik, lapurtar ala beenaparren moldeetara (Zarautz, 1982).

Hizkuntz-eredu jakin baten edo besteren alde egin gabe ere, baditugu Ameriketako euskararen apartekotasun eta izaera orokor hori azpimarratu izan duen gehiago.

Hona hemen, esate baterako, Buenos Airesko Euskalduna kazetaren orrialdeetan irakur dezakeguna:

(...) En la Argentina hemos conocido casos de vascos que usaban en su conversación léxico de dos o más dialectos (...) (López Mendizábal, 1955).

Euskera aldizkarian Bernardo M.ª Garroren bizitzako gorabeherez egiten den iruzkinean irakur daitekeenez, halaber, hauxe da, bera Argentinan zegoela, A. Villasanteri aitortu omen ziona:

(...) emezortzi urtekin Argentina-ra joan zan eta bertan igaro zituen zazpi urteak laguntasun aundia eman zioten euskerazko izkera geienak ikasteko, ango euskaldunak, urteen buruan, euskera-nastu batean mintzatzen baitira (Euskera [1961], 348).

3. Orain artekoa aintzakotzat harturik, badirudi Ameriketako euskara batasunerako irtenbidea barik, sakonean, ihesbidea besterik ez dela: jasotako lekukotasun guztiak egia izatera behinik behin, eta Mitxelenaren hitzetan isladatzen zenez, Ameriketan ere Euskal Herrian dugun hizkera aniztasun berdintsua bait legoke.

Auziaren muinera jo nahirik, eta egoera zuzenean ezagutzeko erarik ez dugunez, han-hemenka bildu ahal izan ditugun albisteak aztertzeari ekingo diogu.

3.1. Lehen-lehenik euskarak Ameriketan izan zezakeen osasunaren berri jakiten saiatu gara eta, tamalez, ez du ematen han ere euskararentzako egunsenti argitsuegirik espero daitekeenik.

W. Douglass eta J. Bilbao dira lurralde haietako euskaldunen bizimodua zabalen eta zehatzen ikertu dutenak eta euron lekukotasunaren arabera (Douglass-Bilbao, 1986, 449-450) behin bigarren belaunaldirako asko moteltzen omen da euskararen erabilera.

Nolanahi ere, euskaldunok bizi diren inguruneak ba omen du zerikusirik, normala denez, euskararen iraupenarekin: artzain edo ostatu jabeen seme-alabek, esate baterako, luzaroago atxiki omen dute euren arbasoen hizkuntza.

Esparru txikiagoetara mugatu izan diren ikerketek ere emaitza berberak erakutsi dituzte.

Hauexek dira, berrikitan oraindik, Decross-ek San Franciscorako eskaini dizkigunak:

The majority of Basque immigrants arrive in the West bilingual, i.e., they speak Basque and either Spanish or French. After a few years in the West, they have a basic knowledge of English, continue to use Basque among themselves, and often lose their skills in their original second language. Although the second generation individuals are usually fluent in English, they continue to use Basque when communicating with their parents or with first generation Basque-Americans.